"New Yorkeko auzo batean sartzen gara euskaldun guztiok"
XVI. eta XVII. mendeetan euskal arrantzaleek Kanadako Ipar Atlantikoko uretan eginiko balearen arrantzaren kronika gure itsas historiaren pasarterik kilikagarrienetako bat da. Hain zuzen ere, historia hori berreskuratu nahian, Apaizac Obeto espedizioa ekainaren 5ean Pasaiatik abiatu eta, sei astetan San Lorentzo ibaian nabigatu ondoren, Ternuako Red Bayko badiara iritsi zen. Espedizioaren xedea Kanadako arkeologoak ikertzen ari diren XVI. mendeko euskal balea eta bakailao arrantzaleen kokalekuetara joatea izan zen. Horrezaz gain, espedizioak euskal baleazale eta bakailao arrantzaleekin harremanak zituzten indigenen tribuak ere bisitatu zituzten, berezko kulturaren eta ahozko tradizioaren berri izateko.
"Sloganaren kulturan bizi gara. Hasperen edo zizpuru bakoitzari etekina ateratzeko premiak itorik bizi gara"
Bernardo Atxagaren hitzaldia Euskaltzaindiko aretoan, Bilbo Zaharra Forum-ek antolatua. Hitzaldia entzuteko klikatu lauki berdeko "play" hirukitxoa.
Bernardo Atxaga: "Gaur egun euskal kulturak duen ajerik handiena jasaten ari den agresioa da."

![[PLAY]](http://bilbozaharra.podomatic.com/img/play_button.gif)


